Zazpiko errugbia Michelinen

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 2a

Babyauto ZRT-Beltzak taldeak zazpiko errubgian jokatu zuen larunbat arratsaldean Bera Bera eta Hernaniko taldeekin batera denboraldiari amaiera eman asmoz seven torneoan.

Hasiera batean Irun eta Arrasateko taldeek ere etorri behar zuten arren, azkenean ezin izan zuten bertaratu. 

Bestalde, larunbat goizean Kontxako hondartzan aritu ziren Beltzak taldeko gaztetxoenak sub 14, sub 12 eta sub 10 urteko txapelketan parte-hartzen, Capbreton, Burgos eta beste hainbat talde ezagunetako 500 lagunekin batera.