Bukatutzat eman du Ostadar SKT-k denboraldia. Udaran atseden hartu ostean, indarberrituta itzuliko dira 2014/2015ean.
Ostadarren sariak
Urtero bezala, auzolan saria eta kirolari onenaren saria banatu zituen klubak talde bakoitzeko jokalari jatorrena izendatzearekin batera.
Auzolan saria Islada Ezkutatuak taldeari eman zion auzolanean 36ko gerran ezkutatuak izan ziren gertakariak rgitara ematen saiatzeagatik.
Kirolari onenaren saria berriz, Enara Fernandez ikusmen urria duen eskiatzaile gazteari eman zion Ostadarrek. Hunkituta jaso zuten saria Fernandezek eta Iraitz Etxarri gidariak.