Maiatzaren 19an, Santa Ana pala txapelketa hasi zen eta Santa Ana egunera arte, astelehen eta astearteetan 18:30etik aurrera Loidi-Barren pilotalekuan izango dira partidak, zazpigarren jardunaldia izan ezik. Hau uztailaren 2 eta 3an, asteazkena eta osteguna jokatuko da.
Aurten 9 bikote dira garaikurra eskuratzeko lehiatuko direnak. Horien artean, iazko txapeldunak Begiristain anaiak eta txapeldunordeak Beñat Esnaola eta Xabier Arteaga daude. Ligaxka jokatuko dute uztailaren 15era arte eta lau lehenak finalaurrekoetarako sailkatuko dira. Final handia beti bezala Santa Ana egunean, uztailaren 26an, izango da.
Partida interesgarriak ikusiko dira beraz, Loidi-Barren pilotalekuan. Antolatzaileek herritarrak gonbidatzen dituzte pilotalekura hurbildu eta partidez gozatzera.