Ostiralean, Orbela belardendan kontzertua eskaini zuen Iban Nikolaik eta djeridoo doinuak entzuteko aukera izan zuten herritarrek. Pintxo bereziak dastatzeko aukera ere izan zuten.
Larunbatean berriz, Avenidan Bem Baba e Urubu taldearen reggae doinuak izan ziren, batez ere Bob Marlelyren kantak.
Klasikoa
Arantzazuko Amaren elizan bestelako musika estiloa izan zen entzungai larunbat arratsaldean. Alboka Abesbatzak Doneztebeko Mendi abesbatza ekarri zuen herrira eta biek emanaldi ederra eskaini zuten.
Elkarrekin kanta batzuk egin zituzten horien artean euskaraz, “haurrak lotarazteko soinua“ kanta eskaini zuten.