Jaiari energiaz ekiteko, Xirimiri eta Ostadarreko taldeek futbito partida jokatu zuten larunbatean Landaberri BHI eraikineko futbol zelaian. Elkarteko kideek irabazi zuten 3-2ko emaitzaz.
Eguerdian txozna ireki eta bazkari-herrikoia egin zen karpan. Jende asko bildu zen entsalada eta oilasko jana egitera.
Behin amaituta, Unai Muñoa eta Ane Labaka bertsolariak mahaiez mahai ibili ziren herritarrak puntuka zirikatuz. Bazkalosteari doinu goxoa jarri ziona Mikel Carton bakarlaria izan zen, gitarra eskutan, "Protesta ahotsa" diska berria aurkeztu zuen herritarren aurrean.
Gaueko kontzertuek itxi zuten larunbateko egitaraua. KWBD, UK BILL, AFU eta Tajon Prieto y Los Kuajolotesen akordeek gaueko ordu txikietara arte luzatu zuten Okendo plazako festa.
Marmitakoa eta kantujira
Igandean berriz marmitako txapelketa egin dute karpan eta jendea kuriositatez hurbildu da hamar bat sukaldarirekin iritziak trukatu eta aholkuak ematera.
Bitartean, Xumela abesba-tza kalez kale ibili da kantujiran euskal kantu ezagunekin herria doinuz alaitzen.