Lasarte-Oriako Night Bike martxa bikaina

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 26a

Maiatzaren 17an, Lasarte-Oriako hainbat txirrindularik Plazaolako trenbideko ibilbidean barrena gaueko martxa egin zuten. Giro ederra izan zuten ibilbide osoan eta pozik amaitu zuten denek egindako lanarekin, bidean pedalei gogotik eragiten aritu ostean. Andoainen 19:30ak aldera hasi eta 40 km egin zituzten Lei-tzaraino. Bertan mokadutxo bat hartu eta Andoainera buelta egin zuten.