Ostadar SKT-k antolatzen duen Herriko areto-futboleko azken partidak jokatu ziren asteburuan. Play off-etan egongo diren taldeak erabakiak bazeuden ere, Txindoki, Izkiña, El Punto, Buenetxea, Viña del Mar, Trumoi, Aritza eta Izarra, lehen fase honetako irabazlea ez zegoen argi. Txindoki eta Izkiña taldeen artean puntu bateko tarte zegoen eta horregatik partida interesgarriak ikusi ahal izan ziren.
Bestalde, Indaux, Urdaneta H.K., Ilargi, Balerdi harategia eta Arkupe taldeek kontsolazioa jokatuko dute. Hemendik ekainaren 14ra, final handiko egunera, play-off eta kontsolazioko partidetaz gozatu ahalko da eta ziur hemen ere ez dela lehiakortasunik faltako.