Oiartzun nagusi izan lehen momentuetan, baina ISUk aurre hartu zuen jaurtiketa garbi batekin. ISUren defentsa lana ederra izan zen eta atsedenaldira 1 eta 0ekoarekin joan ziren.
Bigarren zatia ez zen ongi hasi, defentsa batek bere atean sartu baitzuen eta oiartzunek berdinketa lortu zuen. Baina talde jokaldi baten ostean, Eneko Molinaren taldeak, Jon Arocenaren bitartez, 2 eta 1ekoa ezarri zuen markagailuan. Oiartzuarrek norgehiagoka berdindu nahiean, atezain jokalaria atera zuten eta honek lortu zuen berdinketa.
Penaltiak bota behar izan ziren irabazlea erabakitzeko. Honetan ISU gailendu zen, 3-2. Era honetara, ISU Leihoak taldeak Bilkoin Legorreta taldearen aurka jokatuko du finala maiatzaren 24ean.
Aldaz H.K.
Bestalde, Nazional kategorian, hirugarren mailan jarraitzeko txartela eskuratu du Aldaz H.K. taldeak. Oscar Garciaren mutilek denboraldiko azken partida jokatu zuten kiroldegian Mallabiaren aurka eta 5-5 berdindu zuten.
Mailari eutsi dioten arren, datorren urtean Aldaz HK-ak taldea babesteari utziko dio. Dena den, lanean ari da jokalari taldea datorren urterako babesle bila, baina oraingoz etorkizuna airean dago.