100m, 200m eta 400m estiloetan, 50 eta 100 metro tximeleta proban eta errelebuan aritu dira igerilari gazteak. Besteak beste, Tolosa, Hernani eta Ordiziako neska-mutilek ere egin dute igerian.
Bestalde, Gipuzkoako Selekzioarekin Tarbes-en (Frantzia) aritu ziren Buruntzaldea IKT taldeko igerilari guztiek finaletarako txartela lortu dute lan ederra osatuta.