ATG (Aficionados al Tenis de Gipuzkoa-Gipuzkoako Tenis Zaletuak) Gipuzkoa mailantxapelketak egiteko asmoa duen elkartea da eta Lasarte-Oriako torneoa zirkuitu horren barnean kokatuta dago.
Aurtengoan Inko Mugika izan da garaile Gabriel Zubillagari 6-1 eta 6-1eko emaitzaz irabazita. Egindako lanaz harro, ezpain arteko irribarrea marraztuta zuen sari-banaketa unean: “Finala uste baino errezago irabazi dut, Gabriel oso tenislari borrokalaria da, ez du pelota bat galdutzat ematen eta banekien gogorra izango zela eta ondo jokatu beharra neukala irabazteko. Zorionez, hala egin dut eta partida borobila atera zait”.
Finalaren horren erraz irabaztearen gakoa non egon ote den galdetuta, bere jokoarengan izan duen “segurtasuna” aipatu du Mugikak: “Sendo jokatu dut, eskubiarekin bikain erasoan, bereziki eskubi gurutzatuarekin gogor astindu dut pilota eta ondorioz, abiadura azkarrean iristen zitzaizkion Gabrieli. Nik uste gakoa nire buruarengan izandako konfiantza izan dela, oso pozik nago”.
Azkenik, antolakuntzarentzat hitz onak izan zituen txapeldunak: “ATGko zirkuitu guztian bezala, Lasarte-Oriakoan ere antolakuntza bikaina izan da, ez dut inongo kexarik, giro ona izan dugu eta parte-hartzea handia izan da”.
Quick finala
Bestalde, “Quick” txapelketako finalean Borja Etxarrik eroso, 6-0 eta 6-1, menderatu zuen Jon Iruretagoyena.