Pirinioak lotune

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 12a

Ganbo Iturri elkartearen auzo-mintegien baitako hitzaldia izango da ostegunean Villa Mirentxun.
Kasu honetan Enrique Ayerbe herritarrak eskainiko du eta Euskal Herria erreferentzia piriniarraren testuinguruan kokatuko du, alderdi kulturalak zein historiko-geografikoak izango ditu hizpide herriko geografoak. 

Hori azalduta, Pirinioak  lotune izan ditzaketen erkidegoen arteko harremanaz hitz egingo du eta hauek elkarrekin, nortasun piriniarra indartuz, Europan esku-hartzeko izan dezaketen gaitasunaz. 
Hitzaldia 19:00etan izango da eta iraupena bataz beste 21:00ak arte aurreikusten dute antolatzaileek. 

Datarik gabe
Hurrengo hitzaldien eguna zehaztu gabe dute oraindik bi hizlarien agendak direla eta. Ekainean Villa Mirentxun Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea izango da. Honek Euskadiren lekua Europar Batasunean zein den azalduko du. Irailean berriz, Urnietako Lekaio kultur etxean Daniel Innerarity filosofoa izango da krisi ekonomikoa ardatz hartutako hitzaldia ematen.
Hauetan parte hartzeko deia luzatzen zaie herritar guztiei.