Bazpi txirrindularitza eskolako kideak errepidean fin dabiltza. Maiatzaren 3an, hiru probetan izan ziren eta bitan taldeko kideak izan ziren podiumean. Zumaiako saria izan zuten alebin eta infantilek. Honetan Asier Pozo eta Beñat Caebayeda alebinak lehen eta bigarren postuan izan ziren podiumean. Lehen postuetatik gertu, laugarren, Iñaki Errazkin izan zen. Xabier Elosegui infantilak bere mailako podiuma osatu zuen, hirugarren postua lortuz.Kadeteak berriz, Zestoako Gurutzeaga proban izan ziren lehian. Honetan, Luken Carbayeda bigarren izan zen.
Eta jubenil mailan Lazkaon Gipuzkoako klasika izan zen. Jon Ander Unanue izan zen taldeko hoberena bederatzigarren postuan.