Maiatzaren 4ean, III. Kros Berdea lasterketan Raul Gomez Margallo herritarra irabazle izan zen. 430 korrikalarik parte hartu zuten proban eta bi txandatan atera ziren korrikalariak. Lehenengoan 15 km. ibilbidea egin zuten eta bigarrenean, 5 km. 15 kilometrotako lasterketa buruan izan zen Raul Gomez ibilbide guztian eta azken metroak bakarrik egin zituen. Raul Tejado herritarra ere podiumetik gertu ibili zen, laugarren izan zen eta 5 kilometrotako proban, Antonio Mazok ere postu bera lortu zuen. Larunbatean, berriz, Bermeoko Triatloia izan zen. Emakumezkoen mailan, Pili Bodegas herritarra bigarren postuan izan zen. Igeri 750 metro egin beharko zituzten triatletek, bizikletan 24 kilometro eta korrikan 5 kilometro.