Giza katea Fernandez Iradi presoari elkartasuna adierazteko

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 5a

Ibon Fernandez Iradi herriko presoaren zigorra eteteko eskaera maiatzaren 12an aztertuko du epaileak. Hori dela eta, larunbatean, maiatzak 10, 11:00etan presoari elkartasuna adierazteko giza katea antolatu da Baionan Herriko Etxetik suprefeturara. Herritik Baionara joateko autobusa antolatu da eta dagoeneko izena emateko zerrendak Artizar eta Ilargi tabernatan daude. Autobusa larunbat goizean, 9:30etan aterako da Tajamar errotondatik.