Balioetan hezi jardunaldiak hasi dira

Txintxarri Aldizkaria 2014ko maiatzaren 5a

Gaurtik asteazkenera, Balioetan hezi jardunaldiak izango dira Manuel Lekuona kultur-etxean. Hauetan ekologia eta giza balioei buruz hitz egingo da.

Beste urte batez eta dagoeneko hamaika dira, Danok Kide elkarteak Balioetan hezi jardunaldiak antolatu ditu. 

Herritarren artean arrakasta handia duten jardunaldi hauetan giza balioek gizarte gaietan duten garrantziari buruz mintzatzen da. Aurten ekologia izango da aztertuko den gaia. 

Aditu ezberdinek giza balio eta jarduerak ekologiarekin duten lotura azalduko dute. Izan ere, ekologia, natura eta gizabidearen arteko harremana aztertzen baita eta bizitza bere osotasunean ikustera behartzen baikaitu.

Gaur hasi eta asteazkenean bukatuko diren jardunaldien bitartez, gure herria eta munduaren etorkizuna gure esku dagoela eta hau zaindu eta mantentzea gure erantzukizuna dela ohartarazi nahi dute. 

Hitzaldiak

Era honetara, gaur “Ecología y ecosistema” hitzaldia eskaini du Xabier Murua Erlijio Zientzien Goi Mailako Instituko irakasle eta ingeniariak.

“Ecología y sociedad” gaia jorratuko du Rai Mendiburuk, Aranzadi elkarteko dinamizatzaile eta ingurumen hezitzaileak bihar.

Eta azkeazkenean, Unai Oñaederra Manu Robles Araguiz elkarteko ingeniari eta kidea ekologia eta giza baloreei buruz mintzatuko da.

Saio guztiak Manuel Lekuona kultur-etxeko hitzaldi aretoan dira 19:30etatik aurrera.