Inko Mugika eta Gabriel Zubillaga dira ATG Lasarte-Oriako bi finalistak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko mai. 4a, 13:37

ATG Lasarte-Oria txapelketako finalak jokatuko dira hurrengo asteburuan kirol guneko tenis pistan. Asteburu honetan final -erdiak izan dira eta atzo norgehiagoka interesgarriak ikusi ahal izan ziren.

Lehen partidan Gabriel Zubillaga eta Jon Ramos Lasartenis txapelketako finalista gaztea izan ziren lehian.
Zubillaga sailkatu zen finalera Ramosi hiru setetan irabazita: 6-2, 3-6, 6-3.
Bigarren partidan berriz,  Raul Ramos eta Inko Mugika izan ziren aurrez aurre.
Azken honek lortu zuen finalerako txartela 7-5 eta 6-2ko emaitzaz.

Finalak
Era honetara, hurrengo larunbatean maiatzak 10, arratsaldeko 15:00etatik aurrera, tenisa izango da nagusi kirol guneko pistetan.
Lehenik, Quick edo kon-tsolazio txapelketako finala izango da.
Eta jarraian, 16:30ak aldera, final handia jokatuko dute Zubillaga eta Mugikak. 

Herritarrak
Hainbat izan dira txapelketa honetan parte hartu duten herritarrak: Fermin Tena, Alex Garcia, Alex Zubizarreta, Ander Huegun edo Javier Velasco. 
Txapelketatik kanpora geratu zen azken ordezkaria Ander Huegun izan zen.
Apirilaren 26an, Inko Mugikaren aurka galdu zuen herriko gazteak, 6-2 eta 6-1.
Final-zortzirenetan, berriz, Gabriek Zubillagak 6-2 eta 6-3 garaitu zuen Fermin Tena eta Ander Garciak ezin izan zuen Jon Ramosen aurka zuen partida jokatu.