Barrokoko doinuez gozatzen

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 26a

Kontzertu berezia izan zen bart Ama Brigitarren komentuan. Danok Kide elkarteak antolatzen dituen IX. Musika Topaketei esker, denboran atzera egin eta barrokoan murgildu ziren kontzertuko entzuleak.

Antonio Pascual eta Francisco Herreroren eskutik, klabizenbalo eta biolin borrokoaren doinuez gozatzeko aukera izan zen.

Gainera, bi instrumentuak bereziak ziren. Biolina Bruselan Jean Hÿacint Rottembergek 1753.urtean egina da eta klabizenbaloa berriz, Von Nagel luthierrak Parisen bereziki egindako daeta Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitakoa.

Maisuki Bach-en hiru lan bakarka, zein binaka eta bis bezala Ren egindako Suitaren Aria eskaini zituzten. Ikusleek ederki eskertu zuten bi musikarien lana.