Xirimiri elkartearen 25. urteurreneko ekitaldiak, herritar eta inguruko herrietako haur eta gurasoak bildu zituen Manuel Lekuona kultur-etxean.
Hainbat pertsonaia ezagun izan ziren ikuskizunean, Pupu eta Lore, Panpoxa furgoneta, Txilibito edo Loreto. Beste berri batzuk ere ezagutzeko aukera izan zen, hala nola, Txernobyl-go Igor haur autista.
Bi saiotan kantuan eta dantzan jarri zuten aretoa eta momentu batean, aterkiren bat ere ikusi ahal izan zen aretoan. Haien bihurrikeriak egin zituzten bada emanaldi osoan zehar herriko pailazo ezagunek. Hau guztia guztiek norberak izan ditzakeen elbarritasunez ohartarazteko.
Baina ikuskizuneko pertsonaiez gain, herritarrak ere izan ziren pailazoekin batera oholtzan. Jalgune elkarteko gazteek “Pausoka, pausoka” eta “Eskuetan” abestiak kantatu eta dantzatu zituzten eta Xirimiri elkarteko lagunak ere “Maite zaitut” abesti famatua dantzatzen ikusi genituen.