Gaur II. Dantza Topaketa ospatu da Manuel Lekuona kultur-etxean. Dantza emanaldi ederraz gozatu ahal izan dute bertaratu diren herritarrak.
Aurretik, dantzaren naizoarteko eguneko manifestua irakurri dute. Honela Mourad Merzouki dantzari eta koreografo frantsesaren hitzak entzun ahal izan dira Lasarte-Orian.
Oholtza gainean, Lasarte-Oriako kultur aniztasuna erakutsi dute hainbat taldek: Amaia Gonzalez Caballero eta bere eskolako kideak, Kukuka Antzerki eta Dantza taldeko dantza garaikide eta sorkuntza taldeak, Erketz EDT, Semblante Andaluz elkarteko gaztetxoen dantza taldeak eta saharar eta afrikar taldeak.
II. Dantza Topaketen irudiak argazki galerian.