Lasarte-Oriako Udalak, Kultura Batzordearen bitartez literatura lehiaketa jarri du martxan. Aurten ere helduei zein gazteei zuzenduta dago. Bi multzoetan euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahal izango dira lanak.
Helduen kasuan poesia eta mikroipuinak aurkeztu ahal izango dira. Azken hauek gehienez 1.500 karaktere izan beharko dituzte eta adinaren arabera bi kategoria izango dira. Sari nagusiaz gain, Lasarte-Oria saria ere banatuko da. Honetan parte hartzeko 1998.urtean eta aurrekoetan jaioak izan behar dira idazleak.
Haur eta gazteen lehiaketari dagokionean, ipuinak eta poesia lanak aurkeztu ahal izango dituzte.
Lasarte-Oriako bizilagun izan beharko da parte hartzeko. A kategorian 2005 urtean geroztik jaiotakoak, B kategoria 2002, 2003 eta 2004. urteetan jaiotakoak lehiatuko dira eta C kategorian 1999, 2000 eta 2001ean jaiotakoak.
Adinaren arabera ipuinak gutxienez orrialde bat, bi edo hiru izan beharko ditu. Hauen kasuan ere, euskaraz zein gazteleraz idatzitako lanak izan ahal dira.
Oinarriak
Lehiaketako oinarrien xehetasunak lasarteoriasarean.eu webgunean aurki daitezke. Honetan ere zehaztu egiten da multzo bakoitzean izango diren sariak. Udaleko kultura sailetik honetan parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak.
Sariak banatzeko ekitaldi berezia azaroaren 22an egingo da Manuel Lekuonan.