Hasi dira Ganbo Iturri Kultur Elkartearen IV. Auzomintegiak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 12a

Villa Mirentxuko aretoan batu dira hainbat herritar gaur goizean Ganbo Iturriren IV. Auzomintegiari hasiera eman dion hitzaldia entzuteko. Herrien askatasunaren aldarrikapena eta Europako antolaketaren arteko bateragarritasuna ikertu ditu Xabier Ezeizabarrena doktoreak.

Ikertutakoa lasarteoriatarrei aurkeztu die bi ordu inguru iraun duen hitzaldian eta herritarrek arretaz entzun dituzte Ezeizabarrenaren argibideak. Maiatzaren 15ean Enrique Ayerbe autoreak hitzaldia emango du Euskal Herria Pirinio mendizerraren testuinguruan kokatuz eta azkenik, auzomintegiaren antolatzaileek adierazi dute Josu Erkoreka egungo Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Villa Mirentxura ekartzen saiatuko direla aurrerago, Euskadi eta Europar Batasunaren arteko harremanak aztertzeko asmoz.