Gaur 18:30ean Villa Mirentxun Emakumeen zentroak antolatuta Khitam Sa´afin Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuneko presidentearen hitzaldia izango da. 1980. urtean sortu zen erakundea eta Palestina okupatuko emakumeekin lan egiten du ikuspegi ezkertiarretik, emakume palestinarren eskari nazional eta sozialen artean lotune organiko sakona dagoela kontuan hartuta. Khitamek dioenez, “emakume palestinarrak euren askatasunaren alde borrokatzen dira, euren herriak egiten duen moduan, eta ez dira geldituko erabateko askatasuna lortu arte”.