Giro ezin hobea izan zen atzo hipodromoan. Ehunka pertsonek gozatu zuten moto klasikoen jaian, antolatzaileek jakitera eman dutenez, 2.000 lagun inguru. Honetan Ossa, Montessa, Bultaco motorrak ikusi ahal izan ziren berriz ere lehia bizian. Espainiako kopako motokros klasikoen lehen proba izan zen hau.
Aipatu behar da ere, freestyle erakustaldia egin zutela lasterketen tarteetan Pedro Moreno Espainiako txapeldunak eta Javi Polok. Biek txalo zaparrada luzeak jaso zituzten euren salto ikusgarriak medio. Antolatzaileek zabaldu dutenez, hipodromora lehenengoz ekarritako probak izan duen erantzunarekin oso pozik daude.