Iusioa handiarekin zihoazten Enara Fernandez eskiatzaile gaztea eta bere gida, Iraitz Etxarri Espainiako txapelketara. Slalom eta Slalom gigante probetan parte hartu behar zuten eta iazko garaipena erdiestea zuten helburu.
Atzo slalom proban lehen jaitsialdi bikaina egin eta lehenengo postuan jarri zen bikotea. Zoritxarrez, bigarren jaitsieran Enarak eroriko bat izan zuen helmugara iristeko gutxi falta zitzaiola. Mari Carmen Campo, Enararen amak jakitera eman duenez belauna bihurritu du eta ezingo du lehiatzen jarraitu. Beraz, Espainiako txapelketari uko egin behar izan dio.