Gimnastak Gipuzkoako txapelketarako prest

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 27a

Eskolarteko A maila eta amateur mailako txapelketako bigarren saioa burutu zen larunbatean Ibarran eta LOKEko gimnastak ederki lehiatu ziren.

Senior A mailan Aizpea Arroyo eta Ainara Apeztegiak Jubenil B mailan xingolarekin lan egin behar izan zuten. Aizpeak 4. postua eskuratu zuen. Sailkapen orokorrean berriz, lehenengoa izan zen. Apeztegiak 7. postuan amaitu zuen; orokorrean zortzigarrena.

Jubenil A taldeak soka lanarekin 4. postua lortu zuen eta orokorrean 5. izan ziren.

Borrekin lan egin zuen kadete B taldeak eta lanak 5. postua merezi izan zuen. Sailkapen orokorrean 3. izan ziren. 

LOKEko entrenatzaileak oso pozik agertu dira, gimnasta guztiak maiatzean ospatuko den Gipuzkoako txapelketan izango baitira lehian.

Bestalde, martxoaren 15ean, Udaberri Torneoko lehenengo fasea izan zen eta alebin mailako Landaberri taldeak 7. postua eskuratu zuen.