Emaitza taldeak “Esperando a la inglesa” antzezlana eskaini zuen ostiral gauean Manuel Lekuonako areto nagusian. Lasarte-Oriako antzerki amateur zirkuituaren barneko ekimena izan zen, kasu honetan Emakumeen Zentroko antzerki taldeak proposatuta.
Larunbatean berriz, haur antzerkiaren txanda izan zen. Zuzeneko musika, txotxongiloak eta aktoreen lana uztartu zituen Gorakada teatroak Aladino emanaldian. Jende asko hurbildu zen kultur-etxera kalean ez baitzen giro, eta familia askok antzerkira joateko aprobetxatu zuten aukera.
Musika
Danok Kide elkarteak antolatutako Musika Topaketa jardunaldietan haur eta gazte abesbatzaz gozatzeko aukera izan zen ostiralean Ama Brigitarren komentuan Orereta Abesbatzaren eskutik.
Imanol Elizasuren zuzendaritzapean kantu erlijiosoak eta polifonikoak eskaini zituzten eta asko izan ziren emanaldira bertaratuta ziren herritarrak.