Lasarte-Oriako Sexuen arteko Bizikidetzarako Emakume Zentroak bi ikastaro berri egingo ditu. Izena ematea 943363958 telefonora deituz, emakumezentroa@lasarte-oria.org helbidera mezu bat bidaliz, edo zentrora gerturatuz egin daiteke.
“Zer ote da feminismoa?” martxoaren 26an izango da, asteazkena, 15:00etatik 17:00tara. Ikastaro honetan sexua, generoa, patriarkatua, sexu genero sistema, sozializazio bereizia landuko da besteak beste. “Erotika eta sexualitatea menopausian” izango da bigarren ikastaroa eta martxoak 27, apirilak 3 eta 10, 15:00tatik 17:00etara egingo da. Menopausiaz modu positiboan, gorputz sexuatuaz eta aukera erotikoei helduko zaie honetan.