Ingurumeneko Departamentuak zuhaitzen garrantziaz kontzientziatu nahi ditu herritarrak, eta, martxoaren 21ean ospatzen den Basotzearen Munduko Egunarekin bat eginez, belaunaldi berriak hezi nahi ditu gure basoak zaindu beharraz. Horregatik ospatzen da Zuhaitzaren eguna.
Atzo goizean Udalaren Euskaltegiko, AEK Euskaltegiko, Sexuen arteko Bizikidetzarako Emakumearen Zentroko, Erretiratuen Elkarteko eta Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroko 63 bat pertsona bildu dira Goiegiko mendi magalean. Bertan izan dira ere Pablo Barrio alkatea eta Nerea Sanchez ingurumen saileko burua.
Eneko Urdanpilleta udal lorezainaren oharrak jarraikiz, 50 bat zuhaixka landatu dituzte.
Gaur, berriz, Landaberri eta Sasoeta-Zumaburuko ikasleak izan dira lan egin dutenak. Alkate, irakasle eta lorezainen laguntzaz, zizare, lur eta harriak zuloetan sartu eta 100 zuhaixka landatu dituzte. Goiz ederra igaro dute Goiegiko mendi magalean.
Urdanpilletalk azaldu duenez, aurten haritz, lizar, pago eta gorostiak landatuko dira, 150 eta hauen %60a edo gehiago aurrera ateratzea espero da.
Zuhaitzaren eguneko argazki gehiago argazki galerian.