Lasarte-Oriako ATG txapelketa martxan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 17a

Gipuzkoako Tenis zaleek antolatuta, tenis txapelketa zirkuitu bat osatu da lurraldean, ATG zirkuitua izena eman zaiona. Hainbat txapelketa daude honen baitan eta horietako bi Lasarte-Orian jokatuko dira.

Bata asteburu honetan hasi da ATG Lasarte-Oria txapelketa, bestea LOKEk antolatutako Lasartenis txapelketa uztailaren 1ean hasiko da, urtero bezala udara partean izango da azken hau.

Herritarrak txapelketan
ATG Lasarte-Oria txapel-ketan 52 bat jokalarik parte hartuko dute. Kanporaketa sistema jarraituko du eta maiatza edo ekainean amaitzea aurreikusten da. Gipuzkoa osoko jokalariak parte hartuko dute eta lasarteoriatarrak ere izango dira lehian, Alex Zubizarreta, Ander Huegun edo Fermin Tena esaterako. Aipatu legez, asteburu honetan hasi da ATG Lasarte-Oria lehiaketa eta kirol guneko tenis pistetan partidak ikusteko aukera izan da. Bai Alex Zubizarretak, baita Ander Huegunek ere partida jokatu zuten asteburu honetan.

ATG-ATSS
Bestalde, martxoaren 8an, ATSS-ko txapelketako finalerdia jokatu zen Bera-Beran, Donostian. Honetan Ander Huegun herritarrak Joserra Ceballos izan zuen aurrez aurre. Ceballosek 6-4, 6-1 garaitu zuen herritarra. Bestalde, beste txapelketa batzuk ere martxan daude eta hauetan lasarteoriatarrak ari dira lehiatzen, Mons Liga sozialean edo Pakea-ko lehiaketan esate baterako.