ISU playoff postuetatik gertuago

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 8a

Gipuzkoako Ligako hirugarren eta bosgarren taldeen arteko norgehiagoka izan zen kiroldegian, ISU Leihoak eta Euskaldunaren artekoa. Burun-tzaldeko bi taldeak aurrez aurre aritu ziren eta etxekoak gailendu ziren 5-3ko emaitzaz.

Partida galtzen hasi zen ISU Leihoak, baina Ander Petxarromanen zuzeneko falta jaurtiketa batek jarri zuen berdinketa markagailuan. Zelai erdian borroka eta intentsitate handiko jokoa izan zen nagusi andoaindarrek aurrea hartu zuten arte. Lehen zatiaren hondarrean ordea, Javi Solchagak areaz kanpotik sekulako ezkerkeda eman zion baloiari eskuadra guztitik berdinketa ezartzeko.
Bigarren zatiari hobeto ekin zioten etxekoek, Aitor Hernandok bigarren zutoinean galdutako baloi bat probestu eta aurretik jarri zituen etxekoak, 3-2. Bi goleko abantaila ere hartu zuten Pablok sartutako golari esker eta 5-2koa Pabloren beraren eta Petxaren bat-biko zoragarri baten ostean etorri zen, kontraerasoan sartu zuen bere bigarren gola Petxak.
Bi minuturen faltan Euskaldunakek gola egin zuen. Mikel Ziganda ISUko atezainak penaltia gelditu, baina aldaratzea Andoaingo jokalarien oinetara joan zen eta hauek ez zuten huts egin.
Aipatu legez, ISU taldea 3 postuan dago. Lehen bi postuetan Bilkoin Legorreta eta Oiartzun daude, bederatzi eta zortzi puntura hurrenez hurren, eta Eneko Molinaren mutilek ederki egin beharko dute lan denboraldia amaitzeko geratzen diren falta diren 5 jardunaldietan lehen postua eskuratzeko edo playoffetan sartzeko behintzat.

Aldaz H.K.
Bestalde, III. Nazional mailan Aldaz H.K. taldeak San Jorge Santurtziren aurkako partida zuen asteburu honetan.
Partida hau baino lehen sailkapeneko 7. postuan zegoen herriko taldea eta gertu zituen 5. eta 6.n dauden Inter Eder eta Elorrioko Buskantza. Oscar Garciaren mutilek 7 jardunaldi dituzte maila mantentzeko, ez dute lan zaila izango izan ere beheko postuetatik urrun baitago taldea.