Bazpi txirrindulariak ederki hasi dute errepide denboraldia. Lehengo asteburuan Udaberri Sarian, Ibaetan eta Hondarribin izan ziren maila desberdinetako txirrindulariak. Taldeko txikienak alebin eta infantilak izan ziren fin ibili zirenak. Hondarribiko saria proban alebin mailan Bazpiko gaztetxoak lehen postuetan izan ziren. Asier Pozo eta Beñat Carbayeda izan ziren lehen bi postuetan. Infantiletan berriz, lehen hogeien artean izan ziren Manex Altuna, Iraitz Illarramendi eta Mattin Baztarrika gaztetxoak. Ibaetan, kadete mailako lasterketa izan zen, bertan Luken Carbayeda kadete mailako lehen lasterketa izan zuen eta 12. postuan amaitu zuen. Udaberri Sarian, 13. postua eskuratu zuen Joan Ander Unanuek eta Xuban Errazkin 19. izan zen. Hurrengo asteburuan, Bazpi taldeak antolatzen duen Usurbilgo proban izango dira.