Dissolutio erakusketan argazkiak, instalazioak, bideo-sorkuntzak, marrazkiak eta soinuak nahasten dira. "Gizabanakoengan erreakzioak pizteko sortu dira, baita erakusketa-eremuaren mugetan barrena esploratzeko ere," azaltzen du artistak.
Lanak komunikazio-bide berrietarako esperimentuetako probetak dira erakusketan honetan. Horregatik azken emaitza alde batera utzi eta ikuslearen parte-hartzea eskatzen du herriko artistak, hau "funtsezkotzat" jotzen du eta.
Erakusketaz gozatzeko asteartetik igandera, 17:00etatik 21:00etara hurbildu daiteke Kutxa Boulevard aretora. Apirilaren 27ra arte ikusgai izango dira herriko artistaren lanak.