Inbertsioak kirol instalakuntzak hobetzeko

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 5a

Lasarte-Oriako Udalak jakitera eman duenez, Udal kiroldegian guztira 73.000 eurotara iritsiko diren inbertsioak egiten ari da zaharkiturik zeuden hainbat instalakuntza berritzeko helburuarekin.

Esate baterako, 13 urteetako funtzionamenduaren ostean, ur biltegia aldatu da. Udalak aipatu duenez, “biltegi aldaketa egiteko beharrezko doikuntzak izan dira, azken asteetan nabaritu diren uraren tenperatura aldaketen arrazoia”.

Bestetik, igerilekuko aldageletako eta muskulazio nahiz kardio geletako argiztapena ere aldatu da, aurrezpen energetikoa ekarriko duen LED sistema baten bitartez.

Hau guztiaz gain, gimnasia erritmikoa egiteko tapiz berri bat erosiko da, pilotaleku eta teniseko pistetan sare berriak jarriko dira eta kardio gelan ere inbertsio garrantzitsua egingo da, bi makina eliptiko multifuntzionalak erosiko baitira.