Nazioarteko bazkaria Sasoetan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 5a

Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko Burunzpe guraso elkarteak antolatuta igandean, martxoaren 9an, 13:00etatik bazkari berezia izango da Sasoetako jangelan.

Familia bakoitzak bere Estatu edo eskualdeko 6 pertsonentzako egindako plater bat eraman behar du eta besteen janaria dastatzeko aukera izango du. Guraso elkarteak edariak jarriko ditu.

Bazkarian izena emateko azken eguna bihar, martxoaren 6a da. Familia bakoitzak 10 euroko laguntza izango du platera prestatzeko.

Ekimen honen bitartez, ikastetxean biltzen diren 21 herrialde desberdinetako gurasoek elkar ezagutzeko aukera izango dute.