Emakumeen bazkaria Xirimirin

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 3a

Martxoaren 8a Nazioarteko emakumearen egunaren inguruan herrian antolatu diren ekimenen artean,  Xirimiri elkartean 14:00etan bazkaria antolatu du emakume talde batek.  
Bazkalondoa girotuko duten zenbait sorpresa prestatu dituzte  elkar ezagutu eta harremantzeko. Martxoak 8 larunbata baino lehen Jalgi, Ilargi, Artizar edo Gure Etxea tabernatan tiketa eskuratu daiteke.