Lehenik taldeka, Irati Jimenez idazlearen “Nora ez dakizun hori” liburua aztertu zuten parte hartzaileek Uxue Alberdi taldeko dinamizatzailearen laguntzaz.
Ostean, idazlearekin solasean aritzeko aukera izan zuten.
Irati Jimenezek kideen galderak erantzun eta liburuaren nondik norakoak azaldu zizkien luze eta sakonki, hala nola, idazketa prozesua, errealitate fikzioaren nahasketa, Martin eta Nora pertsonaiak nola osatu zituen edo datu batzuk autobiografikoak direla ere aipatu zuen, bidaietatik hartutako leku, sentipen eta hitzak erabili zituela, “libururan agertzen den kokalekuetako bat Lisboako eliza batean oinarritua dago eta Martinek esandako hainbat pasarte ere bidai horretan bertan sortu ziren”.
Hurrengo saioak
Bestalde, antolatzaileek irakurle-txokoaren kokaleku aldaketa egin dela jakin arazi nahi dute. Txokoak Villa Mirentxun eta urtarrilan EPA-HHI-n egin bazituen bere lehen bilkurak, hilabete honetatik aurrera Manuel Lekuonan izango dute leku literatura solasaldiek. Ohikoa den bezala saioak 18:30ean hasiko dira.
Hurrengo saioetako liburuak ere jakitera eman nahi izan dituzte, martxoaren 18an, Virginia Wolf-en “Gela bat norberarena” aztertuko da; apirilaren 15ean, Eider Rodriguezen “Katu jendea” liburua landuko dute eta honetan idazlea egongo dela ere aurreratu dute. Maiatzaren 20an, aldiz, Uxue Alberdi dinamizatzailearen “Euli-giro” eleberria izango da aztergai.
Era berean, herritarrak animatu nahi dituzte euskaraz irakurri, euskal literaturan murgildu eta txoko honetan parte hartzera.