Egun osoan zehar, Mendebaldeko Saharako bandera egon da Udaletxeko balkoian. Izan ere, otsaileko Udalbatzarrean Lasarte-Oriako Saharar herriaren lagunak taldearen mozioa aztertu eta onartu zen.
Arratsaldean, berriz, Saharako Lagunak taldeak elkarretaratzea egiten du Okendon "Maroko Saharatik at Autodeterminazioa eta Independentzia" lelopean. Lasarte-Orian bizi diren sahararrek eta hainbat herritarrek parte hartu dute honetan.