“Ia ehun herritar bildu ziren saio bakoitzean eta gerturatu den jendea harrituta geratu da aurkeztutako film motekin. Izan ere, aurten diaporama musikatuak edo poesiarekin lotuak ikusteko aukera izan da”.
Honetaz gain, haurrekin otsailaren 10ean egindako saioa ere oso positiboki baloratu dute, “200 bat haur bildu ziren eta asko gozatu zuten. Pena izan zen, ikastetxeetako batek presa zuela eta ezin izan zela solasaldira gelditu. Baina haurren galderak oso interesgarriak izan ziren”.
Hau guztiagatik, Danok Kide elkartekoek hurrengo urtean ere ekimenarekin jarraitzeko asmoa agertu dute.
Bestalde, Biyak Batekoek Musika Topaketen saio berria prestatu dute martxoaren 21ean. Oraingoan, Ama Brigitarren komentuko kaperara hurbiltzen diren herritarrek ahots gazteez gozatuko dute, Andra Mari abesbatzaren harrobia den Orereta abesbatzako gaztetxoak etorriko baitira.