Larunbatean, 16:00etatik aurrera, Intza-ko pilotarientzat Udaberri txapelketan aurrera egiteko erabakiorrak diren bi partida ikusteko aukera izango da Kirol guneko pilotalekuan, bai kadeteek baita seniorrek ere partidak irabazi behar dituzte txapelketako finalerdietan egoteko.
Kadeteek Hernaniren aurka jokatuko dute lehen partida.
Partida zaila izango da bi bikoteak sailkapeneko bigarren postua nahi dutelako. Izan ere, Joxe Felix Solano entrenatzaileak azaldu digunez, “partida irabaziz gero, Udaberri txapelketako finalerdietako txartela eskuratuko genuke.”
Seniorren mailan, Behar Zana taldearen bikotea izango dute aurrez aurre Intzako lagunek.
Sailkapena zail dagoela onartu du Intza-ko arduradunak, beste partida baten menpe baitago, “partida irabazi beharko genuke, baina Murumendi eta Belokiren partidaren emaitza ere kontuan izan behar da”.
Murumendik irabazi behako luke Intza-ko bikoteak finalerdian egon ahal izateko.
Finalerdia
Bestalde, Intza-ko jubenil mailako bikoteak Trinket txapelketako finalaurrekoan izango da Iruran.
Adur Etxezarreta eta Aritz Solanok Hernaniko bikotearen aurka jokatu beharko du norgehiagoka.
Lehen fasean 34-40 irabazi zuen Intza-ko bikoteak eta Solanok onartu duenez, “partida kontuan izanik, finalean egon gaitezke”.
Arteaga fin
Bestalde, Intza-ko jokalaria den Axier Arteaga txapelketaz txapelketa dabil.
Soraluzeko 4 t'erdi-ko txapelketan lehiatzen ari da eta asteartean finalerdietarako sailkatu zen Peña pilotariari 22 eta 14 irabazi ostean.
Era berean, II. Ogi-Berri Migel Soroa bikotekako txapelketan Erostarbe urretxuarrarekin batera Aguirre arabarra eta Ibarrondo bizkaitarraren aurka partida jokatuko du larunbatean, 17:00etan, Beotibar pilotalekuan.