LOKEko gaztetxoak ederki Eskola Kirolan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 21a

LOKEko judoka alebinek, lehengo igandean, otsailaren 16an izan zuten Eskola kiroleko sailkapen saioa Hernanin.

Honetan Xabier Morales, Lucas Morales, Lander Guerra, Julen Espinosa, Jesus Curiel, Erik Bermejo, Sergio Faro, Mikel Eizagirre, Ibai Aranguren eta Arkaitz Santosek maila altua erakutsi zutela aipatu du Goka Aristegi entrenatzaileak.

Gainera, denak Gipuzkoako txapelketarako sailkatu zirela ere jakitera eman du.