Hiru hizlarietan lehena Jose Mari Puldain izan da. Ikuspegi herritarra eskaini die entzuleei, Zubieta, Lasarte-Oria, Flandria, Urnieta... Hainbat lekutako jendearen esperientziak eta proiektuak azaldu dizkie bildu diren guztiei. Natxo Izetak hartu dio jarraian hitza. EAn eta Hamaikabaten politikan aritutako herritarrak zaborraren auziari emandako tratamendu instituzionala aztertu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak planteatzen duen atez ateko proposamenak dakartzan argi-ilunak ikertuz. Azkenik Carlos Ormazabalek hitz egin du. Gipuzkoako Garapen Iraunkorreko diputatu ohiaren jarduna ere erakundeen proiektu eta asmoen inguruan izan da. Amaieran herritarrek nahi izan dituzten galderak egiteko aukera izan dute.