Itsumena eta ikusmen urria duten pertsonei zuzendutako eski alpinoko FDC lehenengo kopa ospatu zen asteburuan, otsailaren 8 eta 9an Madrilgo Xanadu pistan.
Honetan Gipuzkoako taldeak lehiaketa ona egin zuen eta garaipenen artean, Enara Fernandez lasarteoriatarrak eta bere gidak, Iraitz Etxarrik infantil mailan lortutakoa izan zen. Elkar ongi ezagutzen dutela erakutsi zuten, d jaitsiera desberdinetan denbora ederrak eginez.
Asteburu honetan, beste hitzordu garrantzitsua dute Astunen, Euskadiko txapelketa. Honetan lehen postua eskuratuz gero, Andorran egingo den Espainiako txapelketarako txartela eskuratuko dute Enara eta Iraitzek.