LOKEko lau judoka izan ziren kadete mailako Gipuzkoako txapelketan parte hartu zutenak, baina Balda izan zen podiumean izan zen bakarra. Femin Baldak txapelketa bikaina egin zuela aipatu digu entrenatzaileak. Hiru borroka irabazi ostean iritsi zen finalera. Epaileekin zorterik ez zuen izan eta borroka galdu zuen. Mikel Lasa ere podiumetik gertu ibili zen. Finalerdian kanporatua izan zen, baina bigarrengo aukeran hirugarren posturako lehian sartu zen. Tamalez ez zuen norgehiagoka hori irabazi. Haritz Urdangarin eta Oscar Garrido izan ziren beste bi partehartzaileak. Aristegik aipatu legez, Garrido lehiaketan lesionatu zen, “pena bat”.
Eskola kirola
Bestalde, infantil mailako eskola kiroleko sailkapena izan zen eta emaitza ederrak lortu zituzten LOKEko gaztetxoek. Alex Saletak bigarren postua eskuratu zuen eta Ander Garridok eta Iker Sanchezek brontzea lortu zuten.
Hauetaz gain, Garikoitz Mena, Yeray Mendibe eta Unai Posada ere izan ziren lehian. Nahiz eta dominik ez eskuratu aurreko postuetan izan ziren hauek eta horregatik guztiek lortu zuten Gipuzkoako finalerako txartela.