PSE-EEk EHBilduren hipokresia salatu du

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 14a

Lasarte-Oriako PSE-EEk gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan, EHBildu demagogotzat jo du, bere azken aldizkarian bizikidetza eta biktima desberdinen aldeko lan egiten duela diolako.

Alderdi sozialistako bozeramaileak Jesusu Zaballosek azaldu duenez, hiru urte igaro dira Bilduk alkatetze hartu zuenetik eta 2013ko azaroan soilik egin die biktimei omenaldia. “Orduan behartua egin zuen, PSE-EEk Lasarte-Oriako Udala lantzen ari den Bizikidetza planetik aterako zela esan zuelako”.

Lasarte-Oriako EHBilduri euskal presoen alde lan egitea bakarrik egotzi dio. “Pablo Barrio alkatea Euskal Parlamentuan izan zen gaixo dauden presoen herrietako plataformarekin eta gainera Kultur-etxean presoen aldeko omenaldiak egitea ere ahalbideratu du”.

Alderdi sozialistaren uste, EHBilduk aurpegia garbitu nahi du, “Foru Aldundi eta udaletako hauteskundeetarako gutxi geratzen da eta ezker abertzalearen kudeaketa ikusten ari da herria. Beraz, ETAtik urruntzen delaren itxura eman behar du”. 

Baina, EHBilduren jarrera berdina dela salatu du eta “sentsibilitate guztien alde lan egiten dutela esatea lotsagarria iruditzen zaigu”. Horrela izango balitz, esatea baterako, “herrian presoen alde edo manifestazio deialdietarako jartzen diren kartelak kenduko lituzkete”.