Lehengo asteburuan, Azpeitian burutu zen Gipuzkoako Neguko txapelketan izan ziren Buruntzaldea IKTko junior, promesa eta absolutu mailako igerilariak. Infantilek domina ugari lortu zituzten; junior, promesa eta absolutu mailako igerilariek, berriz, ez zuten dominarik izan. Izan ere, Borja Apeztegia entrenatzaileak azaldu moduan, kategoria hauetan sailkapen bateratua egiten da, egindako hiru proba onenen puntuazioa batuta. Horren arabera, sailkapen nagusian Mikel Esnal laugarren izan zen.
Promesa eta absolutu mailan Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Garazi Alkorta eta Itsaso Tolosa lehiatu ziren. “Laurak bikain ibili ziren, bereziki Mikel Esnal”.
Mikel Esnal azkarrena izan zen 50 m. librean, bigarren 100 m. librean, bigarren 50 m. tximeletan eta proba guztietan markak hobetu zituen. Honi esker, laugarren izan zen sailkapen nagusian.
Haitz Mitxelena hirugarren izan zen 100 m. tximeleta proban eta lehenengo 200 m. tximeletan. “Ez zuen markarik hobetzerik lortu baina nahiko txukun aritu zen,” aipatu du Borja Apeztegia entrenatzaileak.
Garazi Alkortak 50 m. libre probako marka pertsonala hobetu zuen eta egindako beste hiru probetan “bere marka onenetan ibili zen”.
Itsaso Tolosa bigarren izan zen 50 m. bizkar proban eta hirugarren 200 m. bizkar proban. Gainera, nahiz eta 200 m. estiloetan laugarren izan, marka hobetzea lortu zuen.
Juniorretan, Jone Vazquez-ek Euskal Herriko Txapelketarako 800 m. libre probako gutxienekoa lortu eta bigarren izan zen proban. Jonek 400 m. libre probako marka hobetzea ere lortu zuen, Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekotik 2 segundora.
Naiara Lizaso bigarren izan zen 100 m. libre proban, baita 50 m. librean ere. 100 m. libre proban Espainiako Neguko Gutxienekotik 2 segundora gelditu zen eta 50 m libreko marka hobetu zuen, baita 400 libreko ere.
Iñigo Ibarburu azkarrena izan zen 100 m. eta 50 m. tximeleta probetan eta 400 m. estiloetan. Baina 50 m. bizkar probako marka izan zen hobetu zuena.
Infantilak
Maila honetan hainbat domina eta titulu lortu zituzten Buruntzaldea IKT-ko gaztetxoek. ”Denak oso txukun aritu ziren eta marka politak lortu zituzten,” aipatu du entrenatzaileak.
Aipatzekoak dira bereziki Ainara Garciak 100 m. bular proban lortutako urrea, 200 bular m. probako zilarra eta 100 m. estiloetan lortutako brontzea.
Nahia Jie Villamedianak ere dominak lortu zituen, 3 brontze zehazki, 100 m. eta 200 m. bizkar probetan eta hirugarrena 200 m. tximeletan eta hiruetan markak hobetu zituen.
ikel Sotok ere lortu zituen dominak. Urrea 200 m. bular proban eta brontzea 100 m. bular proban. Gainera, Mikelek 50 m. libre, 100 m. bular eta 200 m. libreko markak hobetu zituen.
Errelebuak
Bai absolutuen kategorian eta baita infantil kategorian ere errelebuko probak izan ziren.
Gizonezko absolutuak 4x100 m. estiloak errelebuan hirugarren izan ziren, laugarren 4x50 m. libre errelebuan eta bosgarren 4x50 m. estiloak errelebuan.
Neska absolutuetan 4x50 m. estiloak errelebuan bosgarren izan zen eta seigarren 4x50 m. libre proban.
Eta bereziki txukun aritu ziren infantil mailako neskak. 4x100 m. estiloak errelebuan brontzezko domina lortu zuten eta 4x200 m. libre eta 4x100 m. libre errelebuetan laugarren izan ziren. Gainera, hiru errelebuetan marka berriak ezarri zituzten.
Partehartze ibilbidea eta masterrak
Otsaileko lehen asteburuan, berriz, Buruntzaldea IKT-ko igerilariek bi hitzordu izan zituzten, batetik Partehartzeko Neguko VI. Saria eta Zarauzko IV. Open Master Saria. Markak hobetu eta zenbait domina ere eskuratu zituzten.
Partehartze ibilbideko neguko saria izan zen Bergaran eta honetan Garazi Alkortak, Nora Irazustak eta Leire Carcedok lortu zituzten urreak. Norak ere zilar bat lortu zuen. Gainera, Beñat Alkortak Gipuzkoako Txapelketarako txartela lortu zuen 400 libre proban.
Nora Irazustak igeri egindako bi probetan marka pertsonalak eta dominak lortu zituen. 100 m. bizkar proban txapeldunorde izan zen zilarra eskuratuz. 200 bizkar m. proban, aldiz, “hobeto ibili zen” eta txapeldun izatea lortu zuen.
Garazi Alkorta 100 m. tximeleta proban urrezko domina eta txapeldun titulua eskuratu zituen.
Leire Carcedok 400 m. libre eta 200 m. bular probetan marka pertsonalak lortu. 200 bular m. proban Leire azkarrena izan zen eta urrezko dominaz gain txapeldun titulua ere irabazi zuen.
Beñat Alkortak bi probatan 3 marka pertsonal lortu zituen. Bi 200 m. libre proban, 100 m.-tako pasean eta proba amaieran. Garrantzitsuena, 400 m. librekoa Gipuzkoako Neguko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuen.
Unai Irigoras 400 m. libre proban marka pertsonala lortu zuen. Maialen Casadok 400 m. libre marka pertsonala lortu zuen. Proba honetan gainera, 200 m.-tako marka ere hobetu zuen pasean. Amaia Izagirrek 200 m., 100 m. eta 50 m. libre probetako markak hobetu zituen eta Janire Malok berriz 50 libre probakoa, “lehen lehiaketa izanik bikain erantzun du”.
Proba indibidualez gain, neskek bi errelebu proba ere izan zituzten. Bata 4x50 m. libre probakoa non neskak zortzigarren izan ziren. Bestetik, 4x50 m. estiloak errelebu proban seigarren izan ziren. Errelebuetako partehartzaileak Nora Irazusta, Leire Carcedo, Amaia Izagirre eta Maialen Casado izan ziren.
Bestalde, masterrek Zarautzeko Aritzbatalde igerilekuan izan ziren Zarautzeko IV Master Txapelketan parte hartzen.
Parte hartzea eta denboraldiari motibazioa gehitzea ziren helburu nagusiak. Baina igerilariak bikain aritu ziren. Gehienetan aurreko postuetan amaitu zuten besteak beste, 4 lehenengo postu, 3 bigarren postu, 4 hirugarren postu eta 3 laugarren postu eskuratu eta markak ere hobetu zituzten.
Juan Vicente Martin, Amagoia Fernandez de Lezea eta Yoli Pastorrek hiruna marka pertsonal egin zituzten. Juan Vicente Martinek 400 m., 100 m. eta 50 m. libren probetan, Amagoia Fernandez de Lezea-k 400 m., 200 m. eta 100 m. libre probetan eta Yoli Pastor-ek 100 m. libreetan, 100 m. bizkar eta 50 m. bular probetan. Laura Igea-k 50 m. tximeletako bere marka hautsi zuen eta Noemi Montero-k 50 m. bizkar proban.
Euskadiko txapelketa
Asteburu honetan, infantil, junior eta absolutu mailako igerilariak Euskadiko txapelketan izango dira lehian. Honetan, prestakuntzan aurrera egin eta markak hausten jarraitzea espero dute.