Gripea gaixotasun infek-ziosoa da, birus familia batzuk sortzen dutena. Gaixotasun infekziosoak sor-tzen dituzten birus asko daude, baina kasu honetan influenza familiako birusak dira. Tipo asko daude, orain A tipoko influenza da entzunena,” honela azaldu digu Angel Gomez erizainak.
Udazken eta neguan du eragin gehien gaixotasunak, “baina udaberri eta udan ere badago kasuren bat”. Munduko zonalde batzuetan gripe tipo batek besteak baino gehiago eragiten du eta gure artean A gripea da orain entzunena.
Urte hasieran gripeak gogor eragin zuen. Osasun Zentroko erizainak adierazi legez, “800 kasu 100.000 biztanleko egon zirela irakurri dut, biztanleariaren 100etik batek gripea zuen. Kopurua “garrantzitsua da baina egoera larriagoak izan dira”. Hilabete honetan kasuak murrizten joan direla dio orain ez dago ia mugimendurik, “kasuren bat baina ez askorik”.
Transmisioa
Aipatu digunez, ezin da jakin kutsadura noiz gertatu den. “Pertsona batek kutsatu ahal zaitu baina birusak atmosferan daude, beraz edonoiz kutsatu ahal gara eta gripea oso kutsakorra da”.
Transmisio mota ohikoena arnasbideak dira. Doministikuak oso arriskutsuak direla aipatu digu. “Nahiz eta eskua jarri, norbaiti iritsi ahal zaizkio birusak”. Baina objektuak ere izan daitezke bidea. “Gure eskuek dutenarekin kutsatzen dira eta horregatik da garrantzitsua eskuak garbitzea. Erabilera komuna duten hainbat gauza ere, eskuoihalak, ateetako heldulekuak... kontutan hartu behar dira”.
Sintomak
Gripearen sintomak ugariak izan daitezke, sukarra, eztula, hotzikarak, gaizki egotea, gorputzean mina... “Koadro biral multiplea izaten da normalean gripea eta non kokatzen den garrantzitsua da sintoma batzuk edo besteak izango dituelako. Baina, gripea dela baieztatzen duen gauza bakarra sukar altua pairatzea da”. Izan ere, Angel Gomezek azaldu digunez, “beste birus batzuk ez dute hainbesteko sukarra eragiten”.
Gainera, gripe tipo desberdinetan oinarrizko sintomak berdinak izan daitezkeela onartu du. Horregatik, gripea edo A gripea izanez gero, gomendio berdinak jarraitu behar dira.
Baina garapena desberdina izan daitekeela ohartarazi du, “koadroak txarrera egiten badu orduan ikusiko dira desberdintasunak”. Eta larriak izanez gero, ospitalera joan eta bertan zein gripe tipo den aztertuko da eta pertsona bakoitzaren araberako neurriak hartuko lirateke.
Prebentzioa
Gripea gai garrantzitsua dela ipatu du Osasun Zentroko erizainak, “Osasun zerbitzuari kezkatzen dion gaia da. Gaixotasun hau urtero ematen da eta jende askori eragiten dio. Eta ondorio latzak izan ditzake. Nahiz eta gaixotasun normal-tzat hartu, duen garrantziaz konsziente izan behar gara”. Horregatik, arrisku taldeetan dauden pertsonei txertoa jartzeko gomendatzen zaie beti. Hala ere, gripearen txertoaren kanpaina amaitu da eta Gomezek aipatu digunez, ez da berriro zabalduko. “Jende asko dabil galdezka, baina ez da irekiko. Txertoa jarri nahi duenak erosi eta Osasun zentrora etorri behar du bertan jartzera”.
Kasu honetan, “jarri ez duela baieztatu behar da lehenengo. Gero medikuarekin hitz egin eta errezeta eskatu behar da. Baina esan behar da hau ez dagoela finantzatua. Kontsulta telefonoz egin daiteke”.
Eskaera hau telefonoz egin ahal dela aipatzen du “medikuari galdetu eta honek zure historiala begiratuz esan ahal dizu txertoa behar duzun ala ez. Gainera, esan diezazuke arrisku talderen batean zauden edo ez”.
Eta sukar altua izan ezean, gripearen sintomak badituzu telefonoz kontsulta egin daitekeela ere azpimarratzen du. Izan ere, “epidemia handia dagoenean, zentroan jende asko egotea zerbitzu ona eskaintzea zailtzen du”.