Buruntzaldea IKT-ko Iñigo Ibarburu gaztea Madrilen izan zen, otsailaren 1 eta 2an Euskal Selekzioarekin Erkidego arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen eta marka bikainak egin zituen. Larunbata goizean 100 m. tximeleta proban, 5garren izan zen sailkapenean eta 2garren bere adinekoen artean. Gainera, Absolutu mailako Espainiako Open Txapelketarako txartela lortu zuen. Arratsaldeko saioan, Iñigok 100 m. libre proban eta 4x200 m. libre errelebuan parte hartu zuen. Proba indibidualean marka pertsonal berria lortu zuen.
Igandeko jardunaldietan Iñigok “gogor jarraitu zuen”, bai proba indibidualetan, baita errelebuetan ere. 200 m. libre proban bere marka pertsonala hausteko zorian izan zen. 4x100 m. libre errelebuan, hirugarren postan atera zen Iñigo eta marka ona egin zuen. “Zoritxarrez, errelebo hau taldekide bat azkarregi irteteagatik deskalifikatua izan zen,” azaldu digu Borja Apeztegia entrenatzaileak. Txapelketa amaitzeko, arratsaldean 200 m. estiloak proban eta 4x100 m. estiloak errelebuan aritu zen Iñigo. 200 estiloetan, marka pertsonal berria egin zuen.
Errendimendu Liga
Urtarrilaren 25ean, errendimenduko 4. jardunaldia izan zen Ordizian. Bertan Buruntzaldea IKT-ko igerilariak Tolosaldea IKT-koen aurka lehiatu ziren. Marka pertsonalak hobeto zituzten igerileriek, nahiz eta “txapelketa azkarra eta gogorra izan zen”. Itsaso Tolosa 50 m. tximeleta proban Gipuzkoako sailkapen bateratuan bigarren izan zen eta 100 m. bizkar proban lehenengo. 4x100 m. libre errelebuko postan marka pertsonala egin zuen Naiara Lizasok. Nahia Jie Villamedianak hiru marka pertsonal lortu zituen, 50 m. libre, 100 m. bizkar eta 100 m. estiloetan eta bigarren izan zen bizkar proban. Jone Vazquez eta Janire Berasartek 800 m. libreko marka pertsonalak hobetu zituzten. Haitz Mitxelenak 50 m. eta 200 m. libreetako markak hobetu zituen. Markarik gabe, baina Ainara Garcia bular estiloko 100 m. eta 200 m. probetan Gipuzkoako sailkapen bateratuan lehenengo izan zen.Mikel Esnal, berriz lehenengo izan zen 50 m. libre proban eta bigarren 50 m. tximeletan. Iñigo Ibarburuk lehen postuan amaiatu zuen 50 m. tximeleta proba eta bigarren izan zen 50 m. libre eta 200 m. libre probetan.
Kirol Zehaztasun Liga
Bestalde, urtarrilaren 18an, Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia izan zuten taldeko txikienek Hernanin. Apeztegia gustura agertu da egindako lanarekin.2005 urtean jaiotako haurrak 50 m. libre proban lehiatu ziren. Nesketan Nora Imaz lehenengo sailkatu zen; mutiletan berriz, Unai Barcina hirugarren izan zen. 2004 urteko gaztetxoen artean, gehienek 100 m. libre proba egin zuten eta gutxi batzuk 50 m.-ko proba egin zuten. 100 m. libre proban, Eneko Elizasu laugarren izan zen eta Aintzane Sarobe seigarren. 50 m. libre proba egin zuten igerilariek “hasiberriak izanik proba modu txukunean burutu zuten” adierazi du entrenatzaileak. Bi adinetako gazteek, gainera, 6x25 m. bizkar errelebua mistoan parte hartu zuten.
Alebin mailan adinaren arabera distantzia desberdinak egin zituzten. Lehen urteko alebinak 50 m. bizkar eta 200 m. libre probetan aritu ziren. Bi probetan lehen postuetan izan ziren Buruntzaldea IKT-ko neskak. Bizkar proban Leire Martin lehenengo, Aiora Casado bigarren, Ainhoa Martin hirugarren eta Nora Qian Villamediana laugarren izan ziren; 200 metroetan, aldiz, Leire eta Ainhoa Martin izan ziren lehen bi postuetan eta Aiora Casado hirugarren izan zen. Mutiletan 200 libre proban Unai G. Somovilla lehengo izan zen eta Lander Azkarate zazpigarren izan zen bizkar proban. 100 m. bizkar eta 200 m. libre probak egin zituzten bigarren urteko alebinek. Nesketan Irati Arzallus lehenengo izan zen bizkar proban eta bigarren 200 metroetan; mutiletan Jon Soto bosgarren eta laugarren izan ziren. Alebinek 4x50 m. tximeleta errelebuan Buruntzaldea IKT-ko 4 talde izan ziren. Nesketan, Irati Arzallus, Nerea Garcia, Ainhoa Martin eta Leire Martin-ek osatutako taldea nagusi izan zen; mutiletan, bigarren postua eskuratu zuten Jon Soto, Xabier Alonso, Unai G. Somovilla eta Lander Sorozabalek osatutako taldeak.