Elebeltz topagunean ekintza sorta

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 7a

Otsailerako Elebeltz topaguneak hainbat ikastaro eta ekintza   antolatu ditu. Otsailaren 12, 15 eta 19an, Eneko Aranburu fisioterapeutaren eskutik “gorputzaren autogestiorantz anatomia ikasketak” ikastaria izango da. Gaur hasita eta otsailaren 14, 21 eta 28an Gitarra eskola martxan jarriko da Julen Basterraren gidaritzapean. Gitarra klasikoa zein elektrikoa eraman ahal izango da eta taldea malgutasunez eraikiko da, bakoitzaren beharretara egokitzen saiatuz. Plazak mugatuak izango dira eta izena emateko, ordutegiak zehazteko eta bestelako informazioa jasotzeko helbide honetara idatzi behar da Elebeltz@gmail.com. Otsailaren 19an “La educación prohibida“ filmaren proiek-zioa izango da eta 26an “Gartxot“ filma ikusi ahalko da biak 19:30ean izango dira.