Errugbia protagonista Michelinen

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 1a

Sei Nazioen Torneo entzutesua hasi den asteburu berean, Michelingo zelaiak futbola aparkatu eta errugbiari eman dio protagonismoa. Larunbat arratsaldean Beltzakeko infantilek Hernaniren aurka galdu arren, seniorrek erakustaldia eman dute Eibarren aurrean.

Partida handia jokatu da Babyauto ZRT-Beltzak taldeak arratsaldean. Hasi eta buka jaun eta jabe izan dira, igoberriak izanagatik, Euskal Ligako hirugarren postuari eutsiko diote Eibarren aurkako partida irabazita.
Seniorren neurketa hasi aurretik ordea, J.C. Ibisateri omenaldia egin dio Beltzakek. Resu alargunari eta Jon eta Mikel semeei lore sorta eta oroigarri bat eman dizkie klubak. Era berean, haren bazkide zenbakia erretiratu egingo dutela adierazi du Beltzak taldeak.

Bestalde, Ander Rekondo 21 urtez azpiko Gipuzkoako selekzioarekin aritu da asteburuan, Nafarroari 10-0 irabazi diote.

Entrenamendua
Ostiral arratsaldean, entrenamendu berezia izan zuten Ostadar Beltzak Gure etxea taldeko gazteek. Biarritz Olympique taldeko aholkulari, jokalari ohi eta errugbian aditu diren Ben Lost, Daguerre anaiak, Bernard, Francis, Gilles eta Cavaller Frantziako selekzioko jokalari ohia izan baitziren kirol gunean.
Gazteek ederki egin zuten lan eta asko ikasi zuten saio honetatik. 
Ostean, indarrak berreskuratzeko Udaberri elkartean afaldu zuten Zarautzeko klubleko lagunekin batera.