5. edukontziko batzordea lanean da PSE-EEren aburuz

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 3a

Lasarte-Oriako PSE-EEk EHBilduk hondakinen kudeaketari buruz egindako agerraldiari erantzun dio  prentsa ohar bitartez. PSE-EEk jakin arazi duenez, “5. edukiontziko batzordea” lanean da. 
Alderdi sozialistak azpimarratzen duenez, 2011. urtean hartutako erabakian “5. edukiontzia ezarri baino lehen, alderdiek sistema hau ezarri duten beste herriei eta hainbat teknikari eta adituei informazioa eskatu eta hauek aztertu behar direla aipatzen da”. Pauso hau urtarrilean zehar eman dela jakitera eman du PSE-EEk. “Orain ba-tzordeak 5. edukiontzia ezartzeko beharrezkoa den partida erabaki behar du,” gaineratzen dute oharrean. 

Alderdi sozialista bat dator EHBildurekin herritak guztiak biziklapenaren aldekoak direnarekin, baina guztiak atez atekoaren alde ez daudela ohartarazten du. Era berean, oharrean aipatzen denez, EHBilduren  keinua estrategia hutsa ez izatea espero du. “Borondatea bada, hau 2014 urteko aurrekontuetan islatzea espero dugu”.